martes, 10 de noviembre de 2009

Kontatu ezinik

Egun bakar baten hiru gauza desberdin gertatu dira. Hirurak garrantzitsuak, hirurak kontatu nahi nituzkeenak. Baina, hiruen kasuan ezin dut kontatu.

Lehenengoan, lagun batek problema bat eduki du nik egindako ekintza legitimo baten ondorioz. Antza, hirugarren pertsona batek txarto ulertu du egoera bat. Ez da bat ere bidezkoa, eta horrexegaitik kontatu nahi nuke, baina egiten badut, lagunaren problema handiagoa izango da. Eta horrelakorik ez dut nahi.

Bigarrenean, gure bizitzan garrantzitsua dan bide bat hartu dugu. Baina oraindik ezin dugu kontatu, kide batek holan eskatu duelako.

Eta hirugarrenean, gure ardura den problema bat sortu dugu, nahi gabe. Larria ez bada izan ere, kezkatzekoa bai. Beraz, problema handiagoa ez egiteko, hobe ez kontatzea.

Baina barruan gordetzen baditut... gero ta handiagoak egingo dira...

:(

_

No hay comentarios: