lunes, 16 de enero de 2012

Agur, Txillar...

Joan egin zara. Larunbatean. Eguankarian irakurri nuen, eta berri latza izan zen.

5 urte baino gehiago pasa nuen zurekin lanean, laguntza behar zenuenean, ematen saiatzen. Ez zen lan gehiegi izan, baina beti interesgarria. 

Eskuetan daukat orain, hain zuzen, zure azkeneko gutuna. Eskuz idatzita. Korreo elektronikoan problemaren bat agertzen zenean egiten zenuen moduan.

Gauza bitxiak irakurri behar izan ditugu azken egun hauetan. Eta gero eta gehiago etorriko dira, zihur. Baina, hala ere, nik gorde egingo ditut zugandik jasotako berbak.


No hay comentarios: